“Ene aberri laztana”

Gaur batzuk bihotza samintasunez beterik daukagu. Batzuk errua bila ibiliko dira. Batera eta bestera egongo gara begiratzen nork, nortzuk edo zerk eraman gaituen momento hontara, baina gaur ez da egun hori. Gaur niretzat eta uste dot abertzale askorentzat egun mingarria da. Badakit demokraziaren ondorioak direla eta onartu behar dogula. Onartzen dot eta uste dot alderdi honek ere klaru utzi dauela badakila demokrazia zer dan. Baina gauza bat onartzea eta errespetatzea da eta beste bat gustatzea.

Orain dala bi artukulu, ahotz biren ezberdintasuna egiten nuen. Gaur, klaru daukat ze ahotzak hitz egiten dauen. Bihotzak. Eta abertzale-bihotza minduta daukadanean, nire nagusiek erakutzi zidaten abesti hau datorkit burura. Abestiarekin bat ere, beti negarra.

 

Ene aberri laztana

Jauzi zara erbestepian,

zelan ondiño il etzara!

 

 Zeure basotik atzo igoten zan

eskari ona zerura.

Gaur erdeldunak sartuta

aixia emen biraoz bete da.

Obea eriotza da! 


Anuncios

5 Responses to “Ene aberri laztana”

  1. gsantamaria dice:

    Ez dut uste, Armaola, “erdeldunen esku jausi den herria” hain ezberdina izango denik “Alderdiaren esku zegoenaren” aldean.

    Dena den, esan beharra daukat erabat goibeltzen nauela zu bezalako norbaiten “Bihotzaren ahotsak” era horretan adierazteak, “Aberri” kontzeptu hori izateak. Benetan diozut, fede onez.

    Agur bat.

  2. armaola dice:

    Uste dot jarraitu nauzula nire urte birtual honetan eta zihur nago badakizula nondik norako ikuspuntua daukadan.
    Aspaldi idatzi nuen nola eta zelan osatzen diren pentzamenduak eta nola eta zelan osatu diren niregan nire abertzale sentimendu eta pentzamenduak.

    Badakit orain gobernuan dauzenak ni besteko euskalherritarrak direla. Hortan uste dot ere orain arte klaru utzi dodala. Eta zihur nago ere, herri hau nik beste maite dutela. Dudarik bez.

    Baina nik herri hau aberri bezela maite dodan bitartean beraiek aldiz, herri hau espainaren zati bezela maite dute.

    Klaru daukat herri hau ez dala abertzaleena bakarrik. Herriek ez daukate propietariorik, herria herritarrena da eta herritarrek osatzen dute.
    Oraingoan herritarrek edota herritarren ordezkariek, zelan edo alan, gobernu erabat arraroa eratzea erabaki dute. Eta guztiz legítimoa deritzot. Ez nire gustokoa baina guztiz legitimoa.

    Abestiari buruz, gauza asko esateko, baina nik ez dot zentzu etimologikoan hartzen, baizik eta niregan eratzen duen sentimendu bat adierzateko modu bezela.

    Bizitzak gauza bat erakutsi dit.
    Sopa beroa jateak mingaina erretzen dauala, baina batzutan estomagoko hutzunea hain haundia da, kontutan ere ez dozula hartzen putz pixka bat eginda hotzitzen dala.
    Putz asko tokatzen jaku egitea hemendik aurrera, nahiko erreta daukagu ta, bai mingaina, bai aho guztia.

    Eta bai, behar bada gaur, nire mingaina ere, apur bat erre da. Kontutan euki ba ze estomagoko hutzunea sentitu dodan.

    Agur bat

    armaola (betikoa)

  3. gsantamaria dice:

    Badakit, bai, esaten duzun guztia horrela dela, argi utzi duzu beti. Baliteke oso ongi azaldu ez izatea (pentsa ezazu ia zortzi urte daramatzadala euskeraz aritu gabe!), baina esan nahi dudana zera da, eta bihotzez diozut, zuzentasun etiko hori duen norbaitek “Aberri” kontzeptu hori edukitzeak (eta ez nago literalki irakurtzen, lasai horregatik)… amorratzen?… nauela. Eta guztiz errespetagarria da, noski, baina zaila egiten zait puzzlearen zatiak kokatzea, eta horrek amorratzen nau, agian neronekiko.

    Agur bat.

  4. xabier zapatukoe dice:

    Armaola, saminez eta bihotza mindutagaz idazten deutsut.Erruak, orroak eta besteak albo batera itzi behar doguz, bihotzeen orduak pasa jakuz. Zorionez,” Zar, sendo, zindo” geure areitz modukoak garez eta buruagaz eta ganoraz jardun dogu beti politikan, eta zelan ez horiek izengo direz gure argudioak. Malkoen orduak pasa direz, behar egiteko ordua iritsi jaku. Herri honek behar gaitu eta geuk be herria behar dogu. Aurrera beti!

  5. Jon dice:

    Egun oso triste izan da. Batez ere, batzuk defenditu ezin dena segitzen dutelako.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: